Gizartea -

GERTAKARIA

Oso larri dago 12 urteko mutiko bat Murtzian, alkohol-intoxikazio larriagatik

Arrixakako Amabirjinaren Ospitaleko Pediatriako Zaintza Berezien Unitatean dago, koma egoeran.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

12 urteko mutiko bat koman dago Murtziako Arrixaca Amabirjinaren Ospitaleko Zaintza Berezien Unitate Pediatrikoan, egoera oso larrian, atzo gauean alkohol-intoxikazio larria izan eta gero.

112 Larrialdi Zerbitzuak 20:37 aldera dei bat jaso zuen Santiago El Mayor herrian intoxikazio etilikoa zuen haur batentzat laguntza eskatuz.

Haurrak botaka egin eta lurrera erori zela, konorterik gabe geratuz, kontatu zuen deitu zuen pertsonak.

Berehala bertaratu ziren Udaltzainak eta bi anbulantzia, eta horietako batek artatu zuen lehen unean baina berehala Larrialdiko Anbulantzia batera igaro zuten egoeraren larritasuna ikusita eta intubatu egin zuten adin txikikoa.

Oso egoera larrian eta koman eraman zuten ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak