Gizartea -

Manifestazioa

1.800 pertsona baino gehiago bildu dira Plentzian, pantalanen aurka protesta egiteko

Protesta egin dute, "Pantalanik ez. Horrela ez. Asi no" lelopean. Udalerriko 12 kolektibok manifestazioa babestu dute.

1.800-2.000 pertsonak manifestazioa egin dute Plentzian (Bizkaia). Irudia: EiTB
1.800-2.000 pertsonak manifestazioa egin dute Plentzian (Bizkaia). Irudia: EiTB
1.800-2.000 pertsonak manifestazioa egin dute Plentzian (Bizkaia). Irudia: EiTB

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.800-2.000 pertsonak manifestazioa egin dute gaur, Plentzian (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzari itsasadarraren antolamendu proiektua gelditzea eta kirol porturik ez sortzea eskatzeko. Protesta SOS Itsasadarra plataformak deitu du.

Manifestazioa egin dute, "Pantalanik ez. Horrela ez. Asi no" lelopean. Udalerriko 12 kolektibok manifestazioa babestu dute.

"Itsasadarra eremu libre eta irekia da" eta "Ez dugu pribatizatzerik nahi", oihukatu dute manifestariek. Hiru kilometroko ibilbidea egin dute San Telmotik Plentziako ontziolara.

Manifestazioak azaroaren 25eko giza katearen parte-hartzea gainditu duela azaldu dute plataformako arduradunek. Orduan 1.400 pertsonak parte hartu zuten protestan.

1.800-2.000 bat pertsonak parte hartu dute gaurko mobilizazioan, antolatzaileen arabera. Behin-behineko datuak dira; izan ere, dron batek martxaren irudiak grabatu ditu, ondoren parte-hartzaileak zehatz zenbatzeko, antolatzaileek azaldu dutenez.

Plataformako arduradunek errepikatu dutenez, mobilizazioei eutsiko diete proiektua gelditu arte, bertako bizilagunek "itsasadarra antolatzea nahi dutelako, baina ez kirol portu pribatu bat bihurtzea".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Plentzia Albisteak Manifestazioak Ingurumena