Gizartea -
Epaia
Espetxe iraunkor berrikusgarria Jose Ramon Abuinentzat, Diana Querren hilketagatik
Epaiaren arabera, azpikeriaz egindako hilketa delituagatik eta biktimaren askatasun sexualaren aurkako delituagatik ere zigortu dute, aitorpen aringarriarekin.
Agentziak | Erredakzioa
Jose Ramon Abuin Geyri espetxe iraunkor berrikusgarria ezarri diote Diana Querren hilketagatik, Coruñako Probintzia Auzitegiaren epaiaren arabera.
Azpikeriaz egindako hilketa delituagatik eta biktimaren askatasun sexualaren aurkako delituagatik ere zigortu dute, aitorpen aringarriarekin.
Auzitegiak 130.000 euroko kalte-ordaina ere ezarri dio Diana Querren guraso bakoitzari, eta 40.000 eurokoa biktimaren arrebari. Prozesu judizialaren kostuak ere ordaindu beharko ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea