Gizartea -

Trafikoa

Hiru autok talka egin dute A-8an, Bilbon, eta ilarak sortu dira Irungo noranzkoan

Ezkerreko erreia itxi behar izan dute, eta zortzi kilometro arteko pilaketak sortu dira. Zirkulazioa 08:00ak pasatxo etorri da bere onera.

Ilara luzeak sortu dira Irungo noranzkoan: Trafiko Zuzendaritza
Ilara luzeak sortu dira Irungo noranzkoan.
Ilara luzeak sortu dira Irungo noranzkoan: Trafiko Zuzendaritza

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru autok talka egin dute gaur goizean A-8an, Bilbo parean eta AP-68ko lotunetik gertu, eta ilarak sortu dira Irungo noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra 07:15 aldera jazo da, Malmasineko tunelera heldu baino apur bat lehenago. Istripuaren ondorioz, pertsona bat arin zauritu da.

Autoak errepidetik kendu bitartean, ezkerreko erreia itxi behar izan dute eta ilarak sortu dira. Zirkulazioa 08:10ean etorri da bere onera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Donostia Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Bilbo erdialdeko sarbidea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Irun Albisteak A-8 Autobidea