Gizartea -

Gabonak

Iruñeko Udalak Gabonetako 80 ekitaldi kultural baino gehiago antolatu ditu

Gabonetako azoka tradizionala eta ‘Otras Luces’ izeneko IV Videoarte erakusketa nabarmendu daitezke. 75. urteurrena ospatzen duen ‘la Pía Unión de Auroros Santa Mariak’ Gabonetako pregoia emango du.

Iruñeko Gazteluko plaza Gabonetan. Argazkia: EiTB.
Gazteluko plaza Iruñan.
Iruñeko Gazteluko plaza Gabonetan. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udalak Gabonetako egitaraua aurkeztu du asteazken honetan, kultura eta musika barnebiltzen dituen merkataritza dinamizatzeko eta haurrentzako aisialdirako 80 ekitaldi baino gehiago daude.

Horien artean nabarmentzekoak dira Gazteluko plazan, Karlos III.aren hiribidean, Sarasate pasealekuan eta Gurutzeko plazan dauden jolas guneak, non hilaren 20an artisau produktuen azoka, izotz pista bat, jolasak ,merkataritza dinamizazioa, eta talka-autoak izango diren.

Horrez gain, Bideoarteren IV. Erakusketa ere izango dute, ‘Otras Luces’ izenekoa. Auzoetako merkataritza sustatzeko ekintzak hiriko zortzi gunetan garatuko dira. Horrez gain, Gabonetako pregoia aurten ‘Auroros Santa Mariako Pía Unionek’ egingo dute, 75. Urteurrena bete duelako.

Gainera, 'Tökkö' ikus-entzunezko instalazio interaktiboa izango da, zuzeneko musika-konposizio bat sortzeko aukera ematen duena; Mikel Belascoáin artistak 'poema' lana erakutsiko du, eta Ziudadelara sartzeko tunelek 'Köppö' hartuko dute, ukitu daitezkeen koloretako argiez eta hodeiez osatuta dagoen erakusketa eta jendea barrutira gerturatzen dituena.

Ana Elizalde, Merkataritza eta Turismo zinegotziak eta Maria Garcia-Barberena, Kultura eta Berdintasun zinegotziak, aurkeztu dute programa, gehienak doakoak eta guztiontzat zuzenduak direla nabarmendu dute.

Horrez gain, 'Gabonetako Pasealeku gozoak' izeneko bisita gidatuak izango dira Alde Zaharrean, gozokiak dastatzeko geldialdia eskaintzen dutenak. Horrez gain, urtarrilaren 3an, goizean, Kabalgatako banderadunek eta errege pajek Zabalgunea bisitatuko dute.

Auzo bakoitzeko merkatarien elkarteekin batera, Iruñeko Udalak hainbat jarduera ere antolatu ditu, hala nola, jaiak zoriontzeko photocallak, tren turistikoak, erosketa poltsen banaketa, Iturrama, Yamaguchi eta Rochapea auzoetan hiru zaldi-maldiko kokatuko ditu, eta Bernardino Tirapu auzoan jai-barruti bat.

Elkarteek ospakizun egun zehatz bat adostu dute auzo bakoitzean: musika animazioa eta gaztain banaketa izango dira San Jorge, Mendillorri eta Dan Juanen, eta musika eta txokolatada Rochapea, Orvina, Iturrama eta San Juan auzoetan.

Magia, zinema, antzerkia eta Lego lantegiek osatzen dute Civivox sareak Gabonetarako prestatu duen egitaraua; Gazteriaren Etxeak, berriz, 14 eta 30 urte bitarteko adin tarte bati zuzendutako jarduerak ere prestatu ditu, eta liburutegien sareak hainbat saio aurreikusi ditu: ipuin kontaketak gaztelaniaz eta euskaraz, lantegi artistikoak eta dekoraziokoak, eta haurrentzako zinema.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala