Gizartea -

Sexu-abusu delitua

Emakume bat ikertu dute Gasteizen, gizon bati sexu-ukituak egitea leporatuta

Erasoa igandean jazo zen, hiriko diskoteka baten aurrean. Antza denez, emakumeak aurretik ezagutzen ez zuen gizon baten ipurdia ukitu zuen, eta, ondorioz, sexu-abusu delitua egotzi diote.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

43 urteko emakume bat ikertu dute Gasteizen, sexu-abusu delitua leporatuta, ustez gizon bati sexu-ukituak egin ostean.

Erasoa igandean jazo zen, 07:00ak aldera, hiriko diskoteka baten aurrean, Udaltzaingoak ostegun honetan jakitera eman duenez.

Antza denez, diskotekatik irtetean, emakume horrek aurretik ezagutzen ez zuen gizon baten ipurdia ukitu zuen. Horren aurrean, Udaltzaingoaren patruila bat bertaratu zen, eta emakumea identifikatu zuen, izapideak dagokion epaitegira bidaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak