Gizartea -
Desagerpena
Abenduaren 11n Donostian desagertutako adingabe errenteriar bat bilatzen ari dira
Antza denez, lantokitik ateratzen ikusi zuten azkenekoz. Gazteak gorpuzkera argala du. Desagertu zenean, jaka berde bat, praka bakeroak eta zapatila horiak zeramatzan.
eitb.eus
EGUNERATZEA (2020ko urtarrilak 8): Abenduaren 11n Donostian desagertutako adingabe errenteriarra topatu dute
17 urteko adingabe errenteriar bat desagertuta dago abenduaren 11tik.
Desagertuak Mirela-Gabriela Rostas du izena. Dirudienez, 20:00ak aldera lantokitik ateratzen ikusi zuten azkenekoz, Donostian, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
1,70 metroko altuera du, eta gorpuzkera argala. Desagertu zenean, jaka berde bat, praka bakeroak eta zapatila horiak zeramatzan, SOS Desaparecidos elkarteak emandako datuen arabera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea