Gizartea -

Istripua

Gizonezko bat hil eta hiru emakume zauritu dira Zestoan izandako istripu batean

Bi ibilgailuk talka egin dute Zumarragako noranzkoan, GI-631 errepidean. Hildakoa 84 urteko zumaiarra da.

Istripua, Zestoan. Argazkia: EITB
Istripua, Zestoan. Argazkia: EITB
84 urteko gizonezko bat hil da Zestoan, bi autoren arteko talkan

0:35

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

84 urteko Zumaiako gizon bat hil eta hiru emakume zauritu dira gaur arratsaldean GI-631 errepidean, Zestoan, izan den zirkulazio istripu batean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 18:30 inguruan gertatu da, Ford Focus batek eta Dacia batek talka egin dutenean. Lehenengo ibilgailuan zihoan hildakoa.

Zaurituak, hiru emakume, beste autoan zihoazen, eta Donostia ospitalera eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Zestoa Errepideko istripuen biktimak