Gizartea -
POLIZIA OPERAZIOA
Legez kanpo harrapatutako hainbat tona almeja japoniar atzeman dituzte Getarian
Poliziaren arabera, Portugalgo uretan, kutsatutako eremu batean, harrapatutako almejak dira. Europako hainbat herrialdetan saltzea zen asmoa.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Getariako haztegi batean eta Vigoko (Galizia) hirutan 16 tona almeja japoniar aurkitu dituzte, egun hauetan saltzeko prestatuak. Espainiako eta Portugalgo poliziek elkarlanean egindako operazio batean atzeman dituzte legez kanpo harrapatutako moluskuak.
Polizia Nazionalak esan duenez, Portugalen, kutsatutako eremu batean, harrapatutako almejak dira, eta hortik Europako beste herrialde batzuetara eramatea zen asmoa. Inolako osasun kontrolik pasatu gabe merkaturatu behar zituzten, antza.
'Clamp' izena jarri diote operazioari, eta bi pertsona atxilotu dituzte Portugalen.