Gizartea -

Quebec eta Hego Australiarekin

Jaurlaritzak 'industria iraultza garbia' sustatzeko ituna zuzenduko du

Hogei gobernu erregional biltzen dituen nazioarteko itunaren zuzendaritza Quebec eta Hego Australiarekin partekatuko du eta CO2 isuriak gutxitzeko politikak bultzatzea izango dute helburu.

Patxi Lopez lehendakaria gobernu erregionaletako ordezkariekin izandako bileran. Argazkia:EFE
Patxi Lopez lehendakaria gobernu erregionaletako ordezkariekin izandako bileran. Argazkia:EFE
Patxi Lopez lehendakaria gobernu erregionaletako ordezkariekin izandako bileran. Argazkia:EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Quebecekin eta Hego Australiarekin batera "The Climate Group" koalizioa zuzenduko du; CO2 isuriak gutxitzea helburu duen "industria iraultza garbia" lortzeko herrialde ezberdinetako gobernu erregionalak biltzen dituen ituna, hain zuzen ere.

Patxi Lopez lehendakariak gaur bilera bat izan du Mark kenber talde horretako zuzendari exekutiboarekin; Bernabe Unda industria sailburua, Pilar Unzalu ingurugirokoa eta Xabier Biteri Iberdrolako sailburu ordezkaria ere izan dira bertan, besteak beste.

Bilera ostean prentsaren aurrean lehendakariak egin duen agerraldian, Kenberrek ituna zuzentzeko egin dion eskaintza onartu duela esan du. Orain beraz, Kanadako Quebec erregioarekin eta Hego Australiarekin partekatuko du kargu hori.

Patxi Loepzek azpimarratu du Euskadirentzat "ohorea" dela kargu berria onartzea eta "arlo horretan Eusko Jaurlaritzak dituen politikak egonkortzen" dituela esan du; Euskadi "aldaketa klimatikoarekin konpromisorik handiena duten herrialdeen artean" jartzen duela ere gaineratu du.

Halaber, kargu berri horrek Euskadik arlo horretan duen apustuari "nazioarteko proiekzioa" ematen diola defendatu du lehendakariak eta "euskal ekonomiak duen potentzial ekonomiko eta teknologikoarentzat" aukera berriak sortzen dituela.

2004an sortu zen "The climate group", CO2 emisioak gutxitzen laguntzeko politikak eta teknologiak bultzatzeko. Munduko hogei gobernu erregional biltzen ditu (Euskadikoa eta Kataluniakoa tartean) eta baita motor elektrikoaren garapenerako puntako enpresak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea