Gizartea -
Sarekada
Zortzi kide atxilotu ditu Ertzaintzak drogen aurkako operazioan
EAEn, Errioxan, Aragoin, Kantabrian eta Gaztela-Leonen ustez droga saltzen zuen sarea desegin du Ertzaintzak. Atxiloketak Laguardian, Gasteizen, Sestaon eta Getxon egin dituzte.
Erredakzioa
Ertzaintzak zortzi pertsona atxilotu ditu ustez, EAEn, Errioxan, Aragoin, Kantabrian eta Gaztela Leonen droga saltzeaz arduratzen zen sare batetako kide izateagatik.
Operazioa orain hilabete batzuk jarri zuen martxan Laguardiako komisaldegiak eta Gasteizko bigarren Instrukzio Epaitegiak zuzendu du.
Zortzi atxilotuek 20 eta 39 urte artean dituzte, droga banatzen zuen sareko kide izatea leporatzen diete. Antza, hornitzaileekin harremanetan jartzea, merkantzia garraiatzea, banatzea eta biltegiratzea egozten diete.
Lau pertsona Laguardian atxilotu dituzte, bi Gasteizen eta beste bi Sestaon eta Getxon. Atxiloketetako bat A-68 autobidean izan zen Navarrete eta Fuenmayor inguruko ordain lekuan. Ertzaintzak 200 kilometro orduko abiaduran zihoan autoa geldiarazi zuen, antza, Logroñora zihoan droga banatzera.&' || 'nbsp;Autoaren barruan, legez kontrako 600 gramo substantzia atzeman zituzten agenteek.
Ertzaintzaren agenteek etxebizitzak, garajeak eta lokalak miatu dituzte. Drogaz gain, ustez substantzia horiek banatzeko erabiltzen zituzten goi mailako hiru auto ere atzeman dituzte.
Zortzi atxilotuak epailearen aurrean deklaratzeko zain daude.