Gizartea -
Indarkeria matxista
Bi gizon espetxeratu dituzte Gasteizen etxebizitza batean emakume bat bortxatzeagatik
Erasotzaileak 29 eta 33 urteko bi gizon dira, eta sexu-erasoa, bahiketa eta indarkeriaz egindako lapurreta egotzi diete.
Agentziak | Erredakzioa
Bi gizon espetxeratu zituzten igandean Gasteizen sexu-eraso bat egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gertakariak igande goizean, abenduaren 22an, jazo ziren, Arabako hiriburuko etxebizitza batean. Emakume batek bi gizonezko sexu-eraso bategatik salatu zituen.
Ertzaintzako eta Udaltzaingoko agenteek ordu batzuk geroago atxilotu zituzten ustezko egileak, 33 eta 29 urteko bi gizon, sexu-erasoa, bahiketa eta indarkeriaz egindako lapurreta egotzita.
Astelehen honetan, abenduaren 23an, atxilotuak epailearen esku utzi dituzte, eta bi atxilotuak espetxeratzeko agindua eman du epaitegiak.
________________