Gizartea -
Sutea
Sei edukiontzi kiskalita eta bi autok kalteak jasan dituzte sute batean Bilbon
Bilboko San Inazio auzoko Larrakotorre kalean piztu da sutea gaur goizean, ezagutzen ez diren arrazoiengatik.
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko San Inazio auzoko Larrakotorre kalean zegoen edukiontzi batek su hartu du gaur goizean, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, eta sugarrak ondoan zeuden beste bostei zabaldu zaizkie. Azkenean, sei ontziak erabat kiskalita geratu dira.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press albiste-agentziari jakinarazi dionez, sugarrek edukiontzien ondoan aparkatuta zeuden bi ibilgailuri ere kalteak eragin dizkie. 07:30 aldera piztu da sua, eta suhiltzaileak bertaratu behar izan dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea