Gizartea -

Istripua

Bi zauritu Lezaman, N-637 errepidean izandako istripu batean

Ezbeharra 23:30ak aldera izan zen, bi ibilgailuk elkar jo zutenean. Horietako batean zihoazen bi pertsona harrapatuta geratu ziren, baina zauri larririk gabe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira N-637 errepidean, Lezama parean, izandako istripu batean. Zaurituak Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 23:30ak aldera izan zen, ibilgailu batek bestea atzetik jo zuenean. Ibilgailu horietako batean zihoazen bi pertsona barruan harrapatuta geratu ziren. Hala ere, zauriak ez ziren larriak izan.

Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuetakoak istripuaren lekura bertaratu ziren, eta zaurituak Gurutzetako Ospitalera eraman zituzten.

Errepidea Erletxerako noranzkoan 02:00ak arte itxita egon zen, eta iturriek azaldu dutenez, zirkulazioa Zamudioko irteeratik bideratu zuten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Lezama Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak