Gizartea -

Sarean

Aita Santua Twitterren estreinatu da Vatikanoaren webgunea aurkezteko

"Adiskide maiteok! News.va kaleratu berri dut. Bedeinkatua izan bedi gure Jauna! Nire otoitzak eta bedeinkapena ditu", irakur daiteke Aita Santuak kaleratutako mezuan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benedikto XVI.a aita santuak News.va Vatikanoaren webgune berria aurkeztu du, eta, horretarako, Twitter sare soziala erabili du lehenengoz. Halako tresna bat erabili duen lehen aita santua izan da.

"Adiskide maiteok! News.va kaleratu berri dut. Bedeinkatua izan bedi gure Jauna! Nire otoitzak eta bedeinkapena ditu", irakur daiteke Aita Santuak apaiz gisa 60 urte bete dituela ospatzen duen egunean kaleratutako mezuan.

Benedikto XVI.ak tablet bat erabili du tuiteatzeko eta, Vatikanoaren egunkariak adierazi duenez, atari berria Twitterren estreinatzeko ideia Claudio Maria Celli artzapezpikuarena izan zen.

Celliren esanetan, Aita Santuak "berehala eta gustura" onartu zuen ekimena; izan ere, "Benedikto XVI.ak Eliza jendea bizi den eta biltzen den lekuan izatea nahi du

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea