Gizartea -

Nafarroa

Emakume bat eta bere umetxoa ospitalera eraman dituzte, Olorizen auto-istripua izanda

Zihoazen ibilgailua errepidetik atera da, N-121ean. Hiru hilabete haurtxoa onik atera da; haren ama, ordea, arin zauritu da.

Autoa errepidetik atera da Oloriz parean. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak Twitter
Autoa errepidetik atera da Oloriz parean
Autoa errepidetik atera da Oloriz parean. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak Twitter

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat eta bere hiru hilabeteko haurtxoa Nafarroako Ospitalera eraman dituzte igande honetan, zihoazen ibilgailua errepidetik aterata, Nafarroako suhiltzaileek Twitterren bidez jakitera eman dutenez.

Istripua N-121 errepidean jazo da, Oloriz parean, Oliteko merindadean. Hiru hilabete haurtxoa onik atera da; haren ama, ordea, arin zauritu da. Biak Nafarroako Ospitalera eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Erriberri Trafiko-istripu hilgarriak