Gizartea -

Bizkaia

Mungiako eraikin bateko bizilagunak etxetik atera dituzte, sute batengatik

Medikuek udaltzain bat artatu dute, eraikina husteko lanetan ari zela kea arnasteagatik. San Ignacio Etxe Taldea kalean piztu da sua, hiru solairuko eraikin batean.

San Ignacio Etxe Taldea kalean piztu da sua. Argazkia: Mungiako Udaltzaingoa
San Ignacio Etxe Taldea kalean piztu da sua
Eraikin bat hustu dute Mungian, sute baten eraginez

0:45

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mungiako (Bizkaia) San Ignacio Etxe Taldea kaleko eraikin bateko hainbat bizilagun etxetik atera behar izan dituzte bart, lehen solairuko etxebizitza batean sutea piztu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

21:00ak aldera piztu da sua, koltxoi batek su hartu ostean, Mungiako Udaltzaingoak azaldu duenez. Udaltzainak, medikuak eta suhiltzaileak lekura hurbildu dira, eta hiru solairuko eraikin horretako bizilagunak etxetik ateratzen lagundu dituzte.

40 minutu geroago, suhiltzaileek kontrolpean hartu dute sua. Medikuek, berriz, udaltzain bat artatu dute, eraikina husteko lanetan ari zela kea arnasteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Mungia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak