Gizartea -
Nafarroa
Eraikin bateko zati bat behera etorri da Azkoienen
Suhiltzaileek Cantarranas kalea itxi dute, istripuak saiheste aldera.
EITB.EUS
Azkoiengo (Nafarroa) Cantarranas kaleko eraikin bateko zati bat behera etorri da gaur, Nafarroako suhiltzaileek Twitterren duten kontuan jakinarazi dutenez.
Iturrion arabera, etxebizitza egoera txarrean zegoen. Badaezpada eta istripuak saihesteko, kalea erabat itxi dute suhiltzaileek.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea