Gizartea -

El Carrascal parean

Bost lagun zauritu dira AP-15ean izandako trafiko istripuan

Ibilgailuan zihoazen bi helduek traumatismoak pairatu dituzte eta umeek, berriz, zauri arinak izan dituzte.

Ibilgailua geratu den egoera islatzen duen irudia. Argazkia: EITB
Ibilgailua geratu den egoera islatzen duen irudia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibilgailu batean zihoazen bost lagun zauritu dira gaur goizean AP-15 errepidean, El Carrascal parean, gertatu den trafiko istripuan. Zaurituetatik hiru umeak dira, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Istripua goizeko 10:50etan gertatu da, Zaragozako noranzkoan, AP-15 errepidean. Antza, ibilgailua errepidetik atera da eta N-121 errepidera erori da (autopistatik paraleloan doan errepidea).

Ibilgailuan zihoazen bi helduek traumatismoak pairatu dituzte eta umeek, berriz, zauri arinak izan dituzte.

Ezbeharra gertatu den tokira suhiltzaileak eta anbulantziak joan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea