Gizartea -
hilketa
Gizon bat atxilotu dute Kanaria Handiko Las Palmasen ama hiltzea egotzita
Ustez, gizonak Urteberri egunean hil zuen ama, baina oraingoz Polizia Nazionalak ez du gertatutakoari buruzko datu gehiagorik eskaini.
Agentziak | Erredakzioa
Polizia Nazionalak gizonezko bat atxilotu du Kanaria Handiko Las Palmasen, 2020ko urtarrilaren 2an, Urteberri egunean ama hil izana egotzita.
Gertakaria asteazkenean, 20:00ak aldera, eman zen, hiriaren erdiguneko etxebizitza batean.
Oraingoz ez dute gertatutakoari buruzko datu gehiago eman, ezta biktimari eta haren ustezko hiltzaileari buruz ere.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.