Gizartea -

Gipuzkoa

Kutxazain automatiko batean lotan zegoen gizon bat hilda topatu dute Donostian

Gros auzoko banketxe bateko beharginek topatu dute 60 urteko gizonaren hilotza, bulegoa zabaltzera joan direnean (08:00ak aldera). Udalaren arabera, "litekeena da arrazoi naturalak tarteko" hil izana.

Ertzain bat, gizona hilda agertu den kutxazainari argazki bat ateratzen. Argazkia: EFE
Gros auzoko banketxeko kanpoaldea.
Ertzain bat, gizona hilda agertu den kutxazainari argazki bat ateratzen. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hilda aurkitu dute gaur Donostian kutxazain automatiko baten kanpoaldean lotan ari zen gizonezko bat, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Padre Larroca kaleko (Gros auzoa) banketxe horretako beharginek topatu dute gorpua, 08:00ak aldera, bulegoa irekitzera joan direnean.

Bizilagunek jakinarazi dutenez, hildakoak asteak zeramatzan banketxeko kanpoaldean lo egiten, kartoi artean.

Donostiako Udalak adierazi du biktimak 60 urte zituela, eta autopsiak heriotza zerk eragin dion argituko badu ere, badirudiela "arrazoi naturalak tarteko" hil dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Donostiako Gros auzoa