Gizartea -
Indarkeria matxista
Hiru emakumek eraso matxista bat salatu dute Langraiz Okako kotilioi batean
Hirurek salatu dute eragotzi zituen eta haietako bati eraso egin zion gizona, ordura arte ezagutzen ez zutena. Beste bi emakumeekin ere liskarrak eta kolpeak izan ziren.
Agentziak | Erredakzioa
Hiru emakumek Iruña Okako Udalak Gabon zahar gauean antolatutako kotilioian gertatutako eraso matxista bat salatu dute Ertzaintzaren aurrean. Gizon bat inputatu dute, erasoa egotzita, eta Iruña Okako Udalak gertatutakoa gaitzetsi du.
Ertzaintzaren arabera, hiru emakumeek ezagutzen ez zuten gizonezko batek eragotzi egin zituela eta haietako bati eraso egin ziola salatu zuten. Beste biekin ere liskarrak eta kolpeak izan ziren.
Iruña Okako Udalak aho batez onartu du adierazpen instituzional bat ostiral honetako osoko bilkuran. Adierazpen horretan, hiru emakumeek jasandako "eraso matxistaren gaitzespen irmoa" adierazi du Udalak, eta hirurak defendatzeko, prozedura judizialean akusazio partikular gisa aurkeztuko dela iragarri du.
Prentsa ohar baten bidez, Udalak adierazi du ustezko erasotzailea "espetxeetako funtzionarioen kidegokoa" dela baieztatuz gero, "erantzukizunak" eskatuko dizkiotela agintari eskudunari. Halaber, pertsona hori "udalerrian ez dela ongietorria” azpimarratu dute, eta “hura lekualdatzea eskatu dute".
Azkenik, elkartasuna adierazi die biktimei, eta elkarretaratze isila deitu du ostiral honetan.