Gizartea -
Wallpeople ekimena
Mural bat egin dute Bilbon herritarrek ekarritako argazkiekin
Mundu osoko hogei bat hiriburu elkartu dira Wallpeopleren ekimenarekin bat egiteko.
Erredakzioa
Wallpeopleren ekimenaren barnean, hormako-argazki bilduma bat egin dute Bizkaiako hiriburuan herritarrek ekarritako argazkiekin. Jarduera hau mundu osoko hogei hiriburutan egin dute aldi berean.
Wallpeopleren lehen edizioa Bartzelonan ospatu zen aurreko urtean eta bertan 200 lagun inguruk parte hartu zuten. Antolatzaileek azaldu dutenez, hamar hiriburuk bat egin zuten Kataluniako proposamen honekin.
Bigarren edizio honetan hogei hiriburu elkartu dira jarduera honetan parte hartzeko. Bilborekin eta Bartzelonarekin batera, Santiago, Valentzia, Madril eta Sevilla elkartu dira eta atzerritik berriz, Lisboa, Erroma, Mexiko Hiria, Buenos Aires, Berlin eta Budapest, besteak beste.