Gizartea -

Trafikoa

Auto-ilarak sortu dira Bilbon lehen orduan, zenbait ibilgailuk talka egin ostean

Bestalde, kamioi batek su hartu du N-644 errepidean, Santurtziko porturako sarbidean. Ondorioz, goizeko lehen orduetan errepidea itxita geratu da eta auto-ilarak sortu dira.

Auto-ilarak sortu dira A-8an, Bilbon, zenbait ibilgailuk talka egin ostean
Auto-ilarak sortu dira A-8an, Bilbon, zenbait ibilgailuk talka egin ostean
Auto-ilara handiak A-8n, Bilbo parean, hainbat autoren arteko talkaren ondorioz

1:14

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi autok eta kamioi batek talka egin dute ostegun goizean A-8 autobidean, Malmasingo tuneletatik gertu, eta auto-ilara luzeak sortu dira 09:00ak aldera Bilborako sarbidean. 10:00ak baino lehen ibilgailuak normaltasunez igaro dira errepidetik.

Larrialdi zerbitzuek 08:00ak aldera jaso dute abisua, baina ez da inor zauritu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Bestalde, minutu batzuk geroago, kamioi batek su hartu du N-644 errepidean, Santurtziko porturako sarbidean. Ondorioz, errepidea itxita geratu da eta auto-ilarak sortu dira puntu horretan.

Bizkaiko suhiltzaileak bertaratu eta sua itzali ondoren, bidea ireki dute berriro.

Kamioi batek su hartu du Santurtzin. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Santurtzi Bizkaia Gizartea Bilbo erdialdeko sarbidea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea