Gizartea -

Mafia

Pakistandar eta indiarrekin trafikatzen zuen sare bat desegin dute

Momentuz, 54 pertsona atxilotu dituzte. Etorkinak "patera etxebizitzetan" sartu eta Valentziako eta Albaceteko zelaietan lan egitera behartzen zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 54 pertsona atxilotu ditu azken urtean gizaki-trafiko delitu bat leporatuta. Ikerkuntzaren arabera, trafikatzaileek pakistandarrak eta indiarrak baimenik gabe ekartzen zituzten eta "patera etxebizitzetan" sartu ostean, nekazari lanak egiten behartzen zituzten Valentzia eta Albaceteko probintzietan.

Polizia Nazionalak jakinarazi duenez, trafikatzaileen sarearen inguruko ikerketa 2010eko ekainean hasi zen. Etorkinak Espainiar Estatura ekartzeagatik 8.000 euro kobratu ohi zuten trafikatzaileek.

Etorkinen ordainketa bermatzeko, etorkinen herrialdeetan sikarioak kontratatzen zituzten, atzerritarrek ordaindu behar zietena ordaindu ezean beren senitartekoak hiltzeko.

Horrez gain, trafikatzaileek aukera ematen zuten komenentziazko ezkontzen bidez egoera arautzeko (izapideengatik 5.000 euro ordainduta). 11.000 euroren truke, nortasun-agiriak, erroldaren ziurtagiriak eta lan kontratu faltsuak ere egiten zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea