Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Hildakoaren alabaren bizitza ez dago arriskuan, alkatearen arabera

Hernaniko alkateak iragarritakoaren arabera, bihar osoko batzarra egingo dute 18:00etan hilketa gaitzesteko eta bi ordu geroago, 20:00etan, elkarretaratzea deitu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Y.S.R Rosario Roman de la Fuenteren alabaren bizitza "momentuz, ez dago arriskuan", Luis Intxauspe (Bildu) Hernaniko alkateak iragarritakoaren arabera.

Bi emakumeak arma zuriz erasotu ditu ustez amaren bikotekide ohiak, igandeko 05:30ean. Erasoaren ondorioz, 55 urteko ama hil eta alaba, 30 urte ingurukua, zauritu egin da.

Hernaniko alkateak prentsaurrekoa eman du Irantzu Jauregi Berdintasun zinegotziarekin eta Txoko Feminista elkarteko bi kiderekin batera. Bertan iragarri duenez, bihar osoko batzarra egingo dute 18:00etan hilketa gaitzesteko eta bi ordu geroago, 20:00etan, elkarretaratzea deitu dute.

Intxausteren hitzetan, ez dute zauritutako emakumezkoaren pronostiko zehatzik, eta "froga ezberdinak" egiten ari zaizkio Donostia Ospitalean. Dena den, medikuek jakinarazi dietenez, haren bizitza arriskutik kanpo dago.

Alkateak azaldu duenez, Udalak emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko protokoloak martxan jarri dituzte eta senitartekoei laguntza judiziala eta psikologikoa eskaini diete.

Gainera, herritarrei dei egin die "bihar Udaleko plazan biltzeko eta emakumeek bikotekideen zein bikotekide ohien aldetik jasaten duten indarkeriaren kontra ohiu egiteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea