Gizartea -

Euskotren

Euskotrenek bere daturik onena lortu du 2019an: 41,1 milioi bidaiari

Trena da gehien hazi den garraiobidea, 24 milioi bidaiari izan baititu; metroaren hirugarren lineak % 5,90 bidaiari gehiago izan ditu.

Gasteizko tranbiak 2018ko marka hautsi du, 8.338.025 erabiltzaileekin. Argazkia: EiTB.
Gasteizko tranbiak 2018ko marka hautsi du, 8.338.025 erabiltzaileekin.
Gasteizko tranbiak 2018ko marka hautsi du, 8.338.025 erabiltzaileekin. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskotrenek inoizko daturik onenarekin itxi du 2019a, orotara 41.167.036 bidaiari eraman baititu trenez, metroz, tranbiaz, funikularrez eta autobusez, euskal operadoreak jakinarazi duenez.

Trena da gehien hazi den garraiobidea, erabiltzaile guztien % 58 (23.856.799) eraman baititu, aurreko urtean baino % 6,11 gehiago. Gipuzkoan, topoaren datuak dira gehien hazi direnak, % 7,02 hazi baita erabiltzaileen kopurua Amara eta Hendaia artean eta % 11,85, berriz, Lasarte eta Amara artean.

Guztira, 13.064.792 bidaiari izan dira Gipuzkoan, 2018an baino % 6,48 gehiago.

Bizkaian, Bilbo eta Zornotza arteko tarteak izan du gorakadarik handiena: % 9,74. Bizkaian, 10.792.007 bidaiari eraman ditu, aurreko urtean baino % 5,66 gehiago. Datu horietan, 3. linearen datuak sartzen dira (% 5,90 hazi ziren iaz).

Gasteizko tranbiak 2018ko marka hautsi du berriro, 8.338.025 erabiltzailerekin.

Bestalde, Bilboko tranbiak emaitza positiboak izan ditu, aurreko urtean baino % 2,23 bidaiari gehiago izan baititu: 3.059.513.

Azkenik, Euskotrenek kudeatzen dituen Gipuzkoako autobusek % 3,11ko hazkundea izan dute, eta ia 6 milioi bidaiari izan ditu: 5.912.699, hain zuzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Euskotren