Gizartea -

Ikerkuntza

Gipuzkoako ingeniari bat Europako gazte berritzaileenen artean dago

Medikuntza pertsonalizatua bultzatzeko genomari buruzko datuen prozesamendua errazten duten algoritmo batzuk garatzeagatik aintzatetsi dute Idoia Ochoa.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

MIT (Massachusettseko Teknologia Institutua) aldizkari teknologikoak Idoia Ochoa ingeniari gipuzkoarra saritu du 2019ko Europako 35 gazte berritzaileenen artean. Ochoa Tecnun-Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Eskolako ikertzailea da.

Ochoa medikuntza pertsonalizatua bultzatzeko genomari buruzko datuak prozesatzea errazten duten algoritmoak garatzeagatik aintzatetsi dute, Tecnunek ohar baten bidez jakitera eman duenez.

1999tik, MIT Technology Reviewek teknologia berriak garatzen dituzten hainbat herrialdetako ekintzaileen talentua aitortzen du, gizarteari eragiten dioten arazoak konpontzen laguntzeko.

Aldizkaria 1899an sortu zen, eta duela gutxi argitaratu du 24 eta 34 urte bitarteko Europako 2019ko pertsona berritzaileen zerrenda; 116 espezialistak hautatu dituzte berritzaileenak, mila hautagairen artean.

Bere proiektuek sortzen ari diren teknologien espektro zabala hartzen dute, eta horien erdiak baino gehiago bioteknologiaren edo medikuntzaren arloetan kokatzen dira, Idioa Ochoa Telekomunikazio Sistemetako ingeniariaren kasuan bezala.

AEBn lan egiteko beka bat lortu zuen Ochoak, eta Stanfordeko Unibertsitatean masterra eta tesia egin zituen.

Horren ostean, Assistant Professor izatera pasa zen Urbana-Champaigneko Illinios Unibertsitatean, eta, gaur egun, Tecnungo Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko kide da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Europa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak