Gizartea -
Iragarpena
Eguraldiak okerrera egingo du asteazkenetik aurrera
Astelehen eta asteartean eguraldi ona izango dugu baina asteazkenetik aurrera okerrera egingo du eguraldiak. Astebururako, berriz ere, hobetzen hasiko dela espero da.
Erredakzioa
Gaur, astelehenean, eguzkia izango dugu berriz ere. Goizean hodeiak izango dira ipar partean batez ere eta ez dugu zerua garbi ikusiko. Baina eguna aurrera doan bezala eguzkia aterako da eta zerua garbi geratuko da. Tenperaturak jeitsi egingo dira 22 eta 24ºC-tan geratu arte.
Asteartean ere beroa egingo du astelehenean bezala. Temperatura 30ºC-koa izango da arratsaldeko lehenengo orduetan baina gero haizea etorriko da ekialdetik eta tenperaturak jaitsiko dira.
Asteazkenean eguraldiak okerrera egingo du, giro goibela izango dugu eta tenperaturak behera egingo du. Zerua estalita egongo da eta tarteka euria egingo.