Gizartea -
NAFARROA
Gizon bat atxilotu dute Alesbeseko komun batzuetan emakumeak grabatzea leporatuta
Bezero bat ohartu zen kamera bat zegoela aire girotuaren instalazioan ezkutatuta. Atxilotua Alesbes bertako bizilagun bat da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Tafallako Foruzaingoak gizon bat atxilotu du Alesbeseko taberna bateko komunetan kamera bat ezkutatu eta emakumeak euren baimenik gabe grabatzea leporatuta.
Bezero bat ohartu zen kamera bat zegoela aire girotuaren instalazioan ezkutatuta eta Foruzaingoari abisu eman zion. Bertaratu ziren agenteek kamera bat topatu zuten emakumeen komunean ezkutatuta.
Lekukoen kontakizunak jasota, ustezko egilea herriko bizilagun bat zela susmatu zuten agenteek. Ondoren, Tuterako komisariako agenteek hartu zuten ikerketa bere gain eta susmagarriaren etxea miatu zuten, gertakariekin zerikusia zuen materiala topatuz.
Foruzaingoak zabaldu duen irudia: aurkitutako kamera eta memoria txartela.
Gizona atxilotu egin zuten eta kasua Tuterako guardiako epaitegiaren esku geratu zen.
Ez da atxilotuaren datu gehiagorik zabaldu.