Gizartea -

GERTAKARIA

Emakume bat zauritu da Urduñako etxebizitza batean izandako sutean

Hiru solairuko eraikin batean izan da sutea, eta suhiltzaileek 12 bizilagun atera dituzte euren etxeetatik

Sutea izan den etxebizitzaren balkoia, Urduñan. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak.
Sutea izan den etxebizitzaren balkoia, Urduñan. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak.
Sutea izan den etxebizitzaren balkoia, Urduñan. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat zauritu da, gaur goizaldean, Urduñako etxebizitza batean izan den sutean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 03:40 inguruan piztu da sua, Maiatzak 8 kaleko hiru solairuko eraikin batean. Suhiltzaileek bertan zeuden 12 bizilagunak kanpora atera dituzte, badaezpada. 

Lehendabiziko solairuko etxebizitzetako batean izan da sutea, eta bertan bizi den emakumea da zauritutakoa.  Gurutzetako erietxera eraman dute, eskuan erredurekin.

Sua guztiz itzaltzea lortu dutenean, bizilagunak euren etxeetara itzuli dira.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Urduña Etxebizitza