Gizartea -
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Emakume batek sexu erasoa salatu du Tuteran
Tuterako Udalak eta Nafarroako Gobernuak erasoa gaitzetsi dute. Bestalde, foru poliziak erasotzailea identifikatzen saiatzen ari dira.
EITB.EUS
Emakume batek sexu erasoa salatu du Tuteran. Foruzaingoak jakitera eman duenez, larunbat iluntzean izan zen erasoa, baina igandean jarri zuen salaketa emakumeak.
Dagokion epaitegira igorri dute salaketa foru poliziek, eta ikerketa zabaldu dute gertatutakoa argitu eta erasotzailea identifikatzeko.
Bestalde, Tuterako Udalak gogor salatu du erasoa. Atzo arratsaldean elkarretaratzea egin zuten Foruen plazan.
Nafarroako Gobernuak ere oharra plazaratu du, erasoa salatzeko eta biktimari elkartasuna adierazteko.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.