Gizartea -

Gertakaria

Emakume baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean

Gorpua oso hondatuta dago, baina emakumeak identifikazioa zuen gainean, eta horren arabera, 84 urte zituen eta Bilboko bizilaguna zen.

Larrialdietako agenteak emakumearen gorpuarekin. Argazkia: Iker Salgado
Larrialdietako agenteak emakumearen gorpuarekin
Larrialdietako agenteak emakumearen gorpuarekin. Argazkia: Iker Salgado

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaleko garbiketa zerbitzuek 84 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute astearte honetan itsasadarrean, Udalak jakitera eman duenez.

Langileek 09:45 aldera ikusi dute gorpua Areatza inguruan, eta Udaltzaingoari jakinarazi diote.

Udaltzainak, suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira, eta Pio Barojatik gertu lortu dute gorpua uretatik ateratzea.

Gorpua oso hondatuta omen zegoen, baina identifikazioa zuen aldean. Horren arabera, 84 urte zituen eta Bilboko bizilaguna zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak