Gizartea -

San Sebastian eguna

8.800 ume baino gehiago ibiliko dira Easo Ederrik gabeko lehen Haur Danborradan

Aitor Ikastolak erabaki du Easo Ederrik ez egotea aurten; izan ere, ikastetxe horri egokitu zaio aukeratzea 2020ko Danborradako pertsonaiak. Herritarrak emango du hitzaldia, Udaletxetik.

Aurtengo Haur Danborradaren protagonistak aukeratu dituzte. Argazkia: Donostiako Udala.
Aurtengo Haur Danborradaren protagonistak aukeratu dituzte. Argazkia: Donostiako Udala.
Aurtengo Haur Danborradaren protagonistak aukeratu dituzte. Argazkia: Donostiako Udala.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

8.800 ume baino gehiago ibiliko dira, datorren astelehenean, Donostian, hiria zeharkatuko duten Haur Danborraldietan, San Sebastian egunean. Lehen aldiz, Haur Danborradan ez da Easo Ederrik izango; izan ere, Aitor Ikastolak zuen ardura pertsonaia horren papera nork ordezkatuko duen aukeratzeko, baina erabaki zuen beste pertsonaia baten alde egitea.

41 eskolak hartuko dute parte aurten Haur Danborradan, eta protagonistak hautatzeko txandakatzen dira ikastetxe horiek guztiak. 2020an, Harri Berri Oletak izan du ardura Danbor Nagusia aukeratzeko, eta Aitor Ikastolari hauek zehaztea egokitu zaio: Jenerala eta haren Laguntzailea, Alkatesa, Notarioa, Batelaria, Iñudea, Arrantzalea, Irulea eta Herritarrak, besteak beste. Aitor Ikastolako Gurasoen Elkarteak erabaki zuen, baina, Easo Ederrak eta haren Ohorezko Damek ez dutela bat egiten berdintasun-balioekin.

Astearte honetan aurkeztu dituzte protagonistak, Udaletxean, ekitaldi batean. Bertan, Eneko Goia alkateari galdetu diote zer egingo ote duen Udalak ondorengo urteotan beste ikastetxe batek Easo Ederra berreskuratzea aukeratzen badu; Goiak esan du Udalaren jarrera "irekia" izango dela.

"Gauza jakin batzuk ez inposatzen saiatzen gara, hobe da kargu horiek izendatzeko ahalmena duenak aukeratzea", adierazi du.

Astelehenean, 2.545 neskak eta 2.283 mutilek upelak eta danborrak joko dituzte Donostiako erdialdean, 48 konpainiatan; beste 4.001 ume, aldiz, auzoetatik ibiliko dira.

Festa 12:00etan hasiko da

Festa 12:00etan hasiko da. Ordu horretan, Udaletxeko balkoian, hauek izango dira: Aimar Capa Danbor Nagusia; Aratz Agirrezabala jenerala; Juno Vidal alkatesa; eta Bittor Gaztelu eta Malena Corango Herritarrak. Azken horrek emango du orain arte Easo Ederrak eman izan duen hitzaldia, bertatik.

Gainera, hainbat bertso abestuko dituzte; hitzaldiek bezala, horiek ere zeinu-hizkuntzaren interpretea izango dute.

Gerora, konpainien Desfilea hasiko da. Jeneralak eta Laguntzaileak zuzenduko dute, zaldiz. Claret Ikastola ez da izango Desfilean, amaiera eman baitio ikastetxe moduko bere ibilbideari; Mary Ward ikastetxeak urketariak izango ditu aurten, eta, hala, 26 konpainiak dute euren konposizioan figura hori.

Danborradaren atzealdean, kalesa txiki bat izango da, sei palafrezainarekin, eta karroza; horretan, aurreko urteotan bezala, XIX. mendearen hasierako gizarte zibileko pertsonaia batzuk izango dira ordezkatuta.

Aurretik, hilaren 17an, ostiralarekin, konpainietako pertsonaia nagusiak Victoria Eugenia Antzokira joango dira, ekitaldi batean parte hartzeko. Bertan, Eneko Goia alkateak dominak jarriko dizkie Alkatesari, Jeneralari eta Herritarrari, eta Danbor Nagusiari Aginte Makila emango dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Danborrada 2024 Donostia bideoak Gipuzkoako albisteak EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Donostiako Urrezko Danborra