Gizartea -

Sutea Nafarroan

37 urteko gizon bat intoxikatu da Ilurdotzen, kea arnastuta

Nafarroako Ospitale Gunera eraman behar izan dute. Sutea tximinian piztu omen da.

Suhiltzaileak Ilurdotzen (Nafarroa). Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Suhiltzaileak Ilurdotzen (Nafarroa). Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Suhiltzaileak Ilurdotzen (Nafarroa). Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek kalte handiak eragin ditu Ilurdotzeko etxebizitza batean, eta 37 urteko jabea Nafarroako Ospitale Gunera eraman behar izan dute, kea arnastu baitu, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.

Sua 21:10 aldera piztu zen, ostegunean. Antza denez, tximinian hasi eta teilatuaren egurrezko egituratik zabaldu zen. Gutxi gorabehera, teilatuaren erdia kiskali du, eta lehen solairuari ere eragin dio.

Cordovillako suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera, eta 02:30ean itzuli dira parkera, hondakinak kendu eta garbiketa lanak amaitu ondoren.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Los bomberos en la vivienda afectada en Ilurdotz. Foto: Bomberos de Navarra.

Suhiltzaileak Ilurdotzen. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Ospitale Gunea