Gizartea -

Adingabeei egindako abusuak

"Baztertutako" sexu abusuen biktima nafarrek protesta egin dute Elizaren aurrean

Biktimek Iruñeko Artzapezkikutzaren ateen aurrean esan dutenez, "ez dira bekatuak, justiziak onartu eta jazarri nahi ez dituen delitu larriak baizik".

Nafarroako ikastetxe erlijiosoetan sexu abusuak jasotako biktimen protesta. Irudia: EFE
Nafarroako ikastetxe erlijiosoetan sexu abusuak jasotako biktimen protesta.
Konkordatua berritzea eskatu dute Eliza barruko sexu-abusuen biktimek

2:09

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako ikastetxe erlijiosoetan sexu abusuak jasotako biktimen elkarteko kideek ehun bat pertsonaren babesa jaso dute Iruñeko Artzapezkikutzaren ateen aurrean, 30 salaketa inguru aurkeztu ondoren jasotako tratuarengatik egindako protestan.

Estututa, Isilarazita, Baztertuta lelopean, taldeko bederatzi kide —zortzi gizon eta emakume bat— Artzapezkikuaren aurrean agertu dira, Marcos Leyun eta Mikel Eceolaza bozeramaileek Elizarekiko kritikoa zen adierazpen bat irakurri duten bitartean.

"Ume tolesgabeak ginela jaso genituen abusuak. Ez genekien zer gertatzen ari zitzaigun", esan dute biktimek. Abusu horiek Elizak frankismo garaian zuen eta "oraindik mantentzen duen" botere handian kokatzen dira.

"Isilarazitako haurrak ginen. Gaur salatzea erabaki dugu, lotsa guri abusuak egin zizkiguten pederastek izan behar dutelako, ez guk, haien biktimek", esan dute. Arrasto psikologikoak izan dituztela onartu dute, eta gehitu dute ez direla "bekatuak, justiziak onartu eta jazarri nahi ez dituen delitu larriak baizik".

"Egia, justizia eta erreparazioa eskatu" dituztenean, "eraikin honen barruan ez dugu ezer topatu. Gure kontakizunak bost axola diela adietzera eman digute, gure minak ez diela eragiten", esan du Leyunek. Elizak "ez du barkapena eskatu nahi, hori delitu bat onartzea litzatekeelako", ohartarazi du.

"Nahiz eta hasiera batean Frantzisko aita santuak pederastia eta sexu abusuen kontrako mezu itxaropentsua izan, horrek ez du eraginik izan apaizerian, eta Francisco Perez Iruña eta Tuterako artzapezpikua aipatu du zuzenean. Esan duenez, kasu batzuetan "delituaren preskripzioa" erabiltzen dute, eta ikastetxe erlijiosoak babesten duen "independentzia kanonikoa" besteetan.

Keinu sinboliko bat egin dute ekitaldia ixteko, salaketa kanonikoak apurtuz. Esan dutenez, ez dira "inozoak" eta Artzapezpikutzan entregatzea "estaltzaileen aurrean salatzera etortzea" litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Erlijioa Sexu erasoak Sexu abusuak Elizan Eliza Katolikoa