Gizartea -
Ikerketa baten arabera
Espainiarren % 2,1ek oraindik koltxoi azpian gordetzen dute dirua
% 17,4k nahiago dute aurrezkiak kutxa edo armairuetan gordetzea, % 6,5ek liburuak aukeratu dituzte, eta % 3,6ren ustez sukaldea da dirua ondo gordeta edukitzeko leku egokiena.
Erredakzioa
Espainiarren % 2,1ek aurrezkien zati bat koltxoi azpian gordetzen dutela ziurtatu dute. % 54,6k etxean, "erreserba" moduan, dirua eskudirutan izan ohi dutela aitortu dute, Wincor Nixdorf-ek ordaintzeko baliabideei buruz egin duen lehenengo ikerketan.
Batzuek ezkutalekutzat ohea hartzen duten bitartean, % 17,4k nahiago dute aurrezkiak kutxa edo armairuetan gorde, % 6,5ek liburuak aukeratu dituzte, eta % 3,6k sukaldea da dirua ondo gordeta mantentzeko leku egokiena.
Dena den, espainiarrek etxean gordetzen dituzten diru-kopuruak ez dira oso handiak. Bostetik batek etxean 200 euro baino gehiago dituztela ziurtatu dute, eta %2k 1.000 euro baino gehiago gordetzen dituztela diote.
Adina kontuan hartuz gero, 18-24 urte bitartekoak eta 65etik gorako pertsonak dira etxean eskudirutan diru gehien dutenak. Sexuari dagokionez, gizonezkoak dira euren aurrezkiak etxean izatea nahiago dutenak, "ezustekoen aurrean" lasaiago ibiltzeko.