Gizartea -

Trafiko istripuak

Mikel Manzanoren familiak neurri zehatzak eskatu dizkio gaur Nafarroako Arartekoari

Olaguen hildako gazte donostiarraren senideek NA-121-A errepidean ibilgailu astunentzako txandaketa kartelak martxan jartzea eskatuko dute, "Nafarroako herri osoarentzako irtenbiderik onena delako".

Mikel Manzano, Herriaren Defendatzailearen bulegoetan. Argazkia: Euskadi Irratia
Mikel Manzano, Herriaren Defendatzailearen bulegoetan
Mikel Manzano, Herriaren Defendatzailearen bulegoetan. Argazkia: Euskadi Irratia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Manzano N-121-A errepidean hildako gazte donostiarraren familia Francisco Javier Eneriz Olaechea Nafarroako Arartekoarekin bildu da gaur, astelehena, erakunde horrek Iruñean duen egoitzan (Emilio Arrieta kalea), senideek ohar baten bidez jakitera eman dutenez.

Olaguen hildako gaztearen senideek N-121-A errepidean ibilgailu astunak txandaka pasatzeko kartelak jartzea eskatuko dute, "Nafarroako herri osoarentzako irtenbiderik onena delako".

Inguruko udaletako ordezkariak eta Nafarroako parlamentari batzuk izango ditu lagun Mikel Manzanoren familiak. "Ez da gai alderdikoia, arazo soziala baizik", esan dute. Arartekoarekin ez ezik, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentearekin ere dira biltzekoak Mikel Manzanoren senideak.

"Une latz hauetan lagundu nahi gaituzten guztiei" dei egin die Manzano Altuna familiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Donostia Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Trafiko-istripu hilgarriak