Gizartea -

San Sebastian eguna

Realeko emakumeen futbol eta hockey taldeek Urrezko Danborra jaso dute

Sariarekin hunkituta, kirolariek nabarmendu dute bi taldeak "berdintasun- eta gainditze-balioen ordezkariak" direla.

Nahikari Garcia eta Nerea Belzunegi, Eneko Goia eta Jokin Aperribayrekin. Argazkia: EFE.
Nahikari Garcia eta Nerea Belzunegi, Eneko Goia eta Jokin Aperribayrekin. Argazkia: EFE.
Realeko hockey eta futbol taldeetako neskek Urrezko Danborra jaso dute

1:53

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Realeko emakumeen futbol eta hockey taldeek 2020ko Urrezko Danborra jaso dute, Eneko Goia alkateak emanda. Saria jasota, kirolariek, hunkituta, nabarmendu dituzte bi taldeek ordezkatzen dituzten "berdintasun- eta gainditze-balioak".

Ekitaldia astelehen honetan egin dute, hiriaren zaindariaren festa-egun handian, Donostiako Udaletxeko Bilkura Aretoan. Hainbat ordezkari instituzional eta politiko izan dira bertan.

Urrezko Danborra bi taldeen kapitainek jaso dute, alegia, Nahikari Garcia futbolariak eta Nerea Belzunegi hockey-jokalariak. 'Iriyarena' abestiarekin batera, golardoa eman diete.

Onarpen "hunkigarriena, ordezkatzen duen guztiagatik"

Nerea Belzunegik azpimarratu duenez, Realaren belar-hockey taldeak ekarri ditu jokalariak Urrezko Danborra jasotzera, "bere filosofiagatik eta Reala maitatzeko bere moduagatik. Inoiz ez zaigu axola izan orduz kanpo entrenatzea, kilometroak auobusez egitea, entrenatzeko zelai mugatu bat izatea, gure bizitza pertsonalak alde batera uztea. Egin izan dugu, egiten dugu eta jarraituko dugu egiten", adierazi du.

Nahikari Garciak, bere aldetik, esan du ez dagoela hitzik "eskertzeko bi taldeok jaso ditugun onarpen guztiak eta maitasuna", baina, "zalantzarik gabe, gaurkoa da hunkigarriena, ordezkatzen duen guztiagatik".

“Oso garrantzitsua den zerbaiten hasieran gaude; emakumezkoen kirolak hazten jarraitu behar du. Guk jakin badakigu eredua garela, gero eta gehiago, hainbat neska eta mutilentzat. Urrezko Danbor honek lortutakoa saritzen du, baina bultzada izan behar du, zer izango garen horretara iristeko”.

Gerora, bi taldeetako jokalariei argazkia egin diete, San Sebastian Martxa jotzen ari zirela.

BIDEOA | Realaren ereserkia ozen abestu dute Realeko neskek

Realaren ereserkia ozen abestu dute Realeko neskek
Realaren ereserkia ozen abestu dute Realeko neskek
Realaren ereserkia ozen abestu dute Realeko neskek

1:09

Haur Danborrada

Eguerdiko hamabietan, txikientzako txanda heldu da, Haur Danborradaren hasierarekin. Aurten, ia 5.000 haurrek hartu dute parte, Donostiako 41 eskolaren 48 konpainiatan. Aimar Capa Danbor Nagusiak zuzendu du San Sebastian Martxa, eta, segituan, Desfilea hasi da.

haur danborrada

Milaka haurrek hartu dituzte Donostiako kaleak. Argazkia: EFE.

Astelehen honetan, urtero urtarrilaren 20an gertatzen denez, Donostiak festa-egun handia du. Gauerdian hasi da; une horretan ekin zioten donostiarrek danborrak jotzeari, Bandera Igoeran. Ordutik, helduen 151 danborrada, 19.000 bat donostiarrekin, ari dira parte hartzen, Haur Danborradan irten diren haurrez gain. Gauerdian, Konstituzio plaza izango da, berriro ere, milaka donostiarren topagunea; izan ere, Banderaren Jaitsiera bertan egingo dute, San Sebastian egunari amaiera egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Danborrada Donostia Euskal hiriburuak Albisteak Gipuzkoa EAE Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Donostiako Urrezko Danborra