Gizartea -

Epaia

Julen umea hil zen lursailaren jabeari urtebeteko kartzela-zigorra ezarri diote

Epaileak bertan behera utzi du espetxe-zigorra; hortaz, ez da kartzelan sartuko. Defentsak eta akusazioek akordioa adostu dute, eta ez dute epaiketarik egingo.

Akusatua, Epaotegian sartu aurretik. Argazkia: EFE.
Akusatua, Epaotegian sartu aurretik. Argazkia: EFE.
Akusatua, Epaotegian sartu aurretik. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2019ko urtarrilean Julen umea hil zen Malagako lursailaren jabeari urtebeteko kartzela-zigorra ezarri diote, arduragabekeria larriak eragindako homizidio-delitu batengatik, akusazioek eta defentsak akordioa onartu ondoren. Adingabea Totalan herriko lursail bateko putzu batera erori zen, eta bertan hil. Epaileak, baina, bertan behera utzi du espetxe-zigorra, eta, hortaz, jabea ez da kartzelan sartuko.

Malagako Zigor-auzietako 9. Epaitegian egin dute bista. Bertan, akusazioek eta defentsak azken orduetan adostutako akordioa aurkeztu dute. Akordio horri esker, ez dute epaiketa egin beharko. Hitzartutakoaren arabera, urtebeteko espetxe-zigorraz gain, akusatuak 180.000 euro ordaindu beharko dizkie Julenen gurasoei, eta 663.982 euro Andaluziako Gobernuari, erreskate-lanengatik.

Jose eta Victoria gurasoak sartu dira lehenengo Malagako Justizia Hirira, eta ez dute adierazpenik egin. Gerora, David Serrano akusatua iritsi da, "lasai", bere esanetan. Aretoan, defentsak akordioaren berri eman ondoren, epaileak akusatuari galdetu dio ea ados dagoen eta hitzarmena eta gertaerak onartzen dituen. Akusatuak baietz erantzun ondoren, epaileak epaia eman du.

Bista amaitu aurretik, Serranok barkamena eskatu die gurasoei, egindako kalteagatik: "Ez nuen nahi umeari ezer gertatzerik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Espainia argazkiak Epaiketak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak