Gizartea -
Arazoak errepidean
Barazarreko mendatea zabaldu dute berriro
Kamioi batek pieza handi bat galdu ostean itxi dute mendatea. Ezbeharra 04:15 inguruan jazo da. Bolumen handiko pieza hori errepidetik erretiratzeko orduak eman dituzte.
Erredakzioa
N-240 errepidea, Barazarreko mendatean (Bizkaia), itxita egon da bi noranzkoetan, kamioi batek zeraman bolumen handiko pieza bat errepidera erori eta gero, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Ezbeharra goizaldean gertatu da, 04:15 inguruan, mendatearen erdialdean, gutxi gorabehera. Garbiketa zerbitzuek lortu dute jada pieza handi hori errepidetik erretiratzea eta zirkulazioa normaltasunera itzulia da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea