Gizartea -
Eguraldia
Hodeiak kostaldean, eta ostarteak hegoaldean
Gainera, baliteke tarteka euria egitea. Tenperaturak igotzen joango dira bihartik aurrera, eta larunbat arratsaldean euri-jasak iritsiko dira.
Erredakzioa
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera, gaur, osteguna, iparraldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu, beraz behe-lainoak pilatuko dira kantauri isurialdean eta baliteke tarteka euria egitea. Hegoaldean, aldiz, hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira. Tenperaturek berdintsu jarraituko dute, altuenak 21-22ºC inguruan kokatuko dira ipar-isurialdean eta 25 ºC inguruan hegoaldean.
Ostiralean eguraldiak hobera egingo du. Egunaren ordu gehienetan hodei gutxi egongo dira zeruan, eta hegoaldeko haizeari esker, tenperatura 30 ºC-ra hurbilduko da barnealdean.
Larunbat goizean zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta barnealdean ostarte handiak izango dira nagusi. Arratsaldean, berriz, zerua lainotuta geratuko da eta zaparradak botako ditu. Gainera baliteke trumoi-ekaitzak ere botatzea, ekialdean eta Pirinio inguruan batez ere. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura beroenak jaitsi egingo dira pixka bat.