Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Profila: Sexu-erasotzailea, 18-35 urte artean eta kultura-maila baxua
Historia familiar problematikoa eta alkoholaren eta drogen gehiegizko kontsumoa duena da Espainiako kartzelatako sexu-erasotzaile arruntaren profila, Enrique Echeburua katedradunaren arabera.
Erredakzioa
Gizon gazte bat, 18 eta 35 urte bitartekoa, kultura-maila baxua, historia familiar problematikoa eta alkoholaren eta drogen gehiegizko kontsumoa duena da Espainiako kartzelatako sexu-erasotzaile arruntaren profila.
Hala azaldu du gaur Euskal Herriko Unibertsiatearen Psikologia Klinikoko katedradunak, Enrique Echeburuak, "Kartzelan dauden erasotzaileen tratamendu psikologiko"ei buruz. Psikologia Klinikoko Kongresu Nazionalean hitz egin du, Donostiako Uda Ikastaroen barnean.
Adituak adierazi duenez, sexu-erasotzaileek afektibitate eta emozio eremuan autoestimu baxua izan ohi dute, kitzikakortasun sexual handia, eta egoerei aurre egiteko "eraginkorrak ez" diren estrategiak
Halaber, euren ekintzak ukatu edo "txikiagotzeko" joera dute: "bera hori bilatzen ari zen edota ondo pasatu du esanez", gaineratu du Echeburuak.
Pertsona horri sexu-delitua egitera eraman diezaiokeen faktoreen artean, honako hauek daude: denbora askoko estresa, alkoholaren eta drogaren kontsumoa, "premiazko desira", suminkortasuna eta euren biktimekin zerikusia duten bi kontu; emakumeen "defentsarik gabeko” maila eta "zigorrik gabeko hautematea", erasoak errazago egin lituzketenak.