Gizartea -

Kontingentzia plana

Euskal erakundeek iragaitzazko migratzaileen arreta zerbitzua mantenduko dute 2020an

2019an zerbitzu horretara bideratutako baliabideek 4.244 pertsona artatu zituzten; urtebete lehenago, berriz, 8.662 pertsona izan ziren.

Euskadin,artatutako pertsonen kopuruak ere behera egin du:% 51,1. Argazkia: Gobierno Vasco.
Euskadin,artatutako pertsonen kopuruak ere behera egin du:% 51,1.
Euskadin,artatutako pertsonen kopuruak ere behera egin du:% 51,1. Argazkia: Gobierno Vasco.

EITB.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak adierazi du, Eusko Jaurlaritzaren mende dauden euskal erakundeek, 2020.urtean, Euskadira heltzen diren eta Europako beste herrialde batzuetara joatea helburu duten iragaitzazko migratzaileei arreta humanitarioa emateko Kontingentzia Plana mantenduko dutela. 

2019an, esparru honetan, 4.244 pertsona artatu zituzten, 2018an artatu zituztenen -guztira 8.662-erdia baino gutxiago.

Artolazabalek Irungo aterpetxera egindako bisitan eman ditu datu horiek. Aitor Allende, Euskadiko Gurutze Gorriko koordinatzaile autonomikoa eta erakundeko hainbat ordezkari eta boluntario aldamenean zituela, aterpetxetik igarotzen direnei -2019an 3.465 pertsona- arreta ematen dieten pertsonek egindako lana azpimarratu du sailburuak.

2018az geroztik, euskal erakundeek, gizarte-entitateekin elkarlanean, iragaitzazko migratzaile horien etorrerari erantzun diote. Horretarako erakunde barruko mahai bat osatu zuten. Bertan, Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek, Irun, Donostia, Gasteiz eta Bilboko Udalek, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaritzak, Gurutze Gorriak, CEAR batzordeak, Caritasek, Munduko Medikuak erakundeak, eta SOS Arrazakeria elkarteak hartzen dute parte.

Gaur egun, Berrizko eta Irungo aterpetxeek egunerokotasunean ematen diren premia guztiei erantzuten diete; horretaz gain, pertsonen fluxu handiagoei erantzuteko prestatuta daude, ezustean etorritakoak ere, sailburuak azaldutakoaren arabera.

Espainiako Gobernuko Barne Ministerioaren azken txostenaren arabera, 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, modu irregularrean itsasoz muga gurutzatu ondoren, Espainiara iritsitakoak guztira, 26.168 dira, 2018an baino % 54,5 gutxiago.

Euskadin, arreta jaso duten pertsonen kopuruak ere behera egin du, % 51,1, hau da, 2018ko 8.662 lagunetatik 2019ko 4.244 lagunetara pasatuz.

4.244 pertsonetatik 779 (% 18) Bilboko zerbitzuan artatu zituzten eta gainerako 3.465 pertsonak (%  82) Irungo zerbitzuan. Urtarrilean bakarrik, urte osoan artatutako pertsona guztien % 20 baino gehiago artatu zituzten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Bizkaia Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Berriz