Gizartea -
Zailtasun handiko ebakuntza
Egun bateko haurrari taupada-markagailu bat jarri diote Granadan
Neskatxoak egun bat eta 1,5 kilo baino ez zituen ebakuntza egin ziotenean, joan den astean izan zen eta dagoeneko alta eman diote. Espainian orain arte ebakuntza egin dioten haurrik gazteena da.
Erredakzioa
Granadako Virgen de Las Nieves ospitalean 24 orduko bizia eta 1,5 kiloko pisua zuen neskato bati taupada-markagailua ipini diote. Espainian, ebakuntza egin dioten haur gazteena da, hain denbora gutxi eta pisu txikia zuen ume bati orain arte inoiz ez zioten ebakuntza kirurgikorik egin.
Abdo Abdallah ospitaleko zirujau kardiobaskularrak adierazi duenez, duela astebete egin zioten ebakuntza jaioberriari eta dagoeneko alta eman diote. Ama 32 asteko haurdun zegoela diagnostikatu zioten haurrari arazo aurikulubentrikularra.
Bizitzen jarraitu ahal izateko taupada-markagailua beharrezkoa zuen umeak. Bere anaia bikia, berriz, "osasuntsu" jaio da.
Taupada-markagailua ezarri ahal izateko medikuek zesarea bat programatu zuten haurdunaldiaren amaieran, eta ebakuntza "jaio zen unean" egin zioten.
Horrelako ebakuntzak sarritan egin dira munduan, baina Espainian egiten duten lehen aldia. Ebakuntzak 50 minutu iraun zituen eta "tentsio handikoa" izan zela adierazi du Abadía zirujauak.