Gizartea -

Ezbeharra

Pertsona bat hil da Ikaztegietan trenak harrapatuta

Biktima 54 urteko gizon bat da. Ertzaintza ezbeharra nola gertatu den ikertzen ari da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

54 urteko gizon bat hil da Ikaztegietan trenak aurretik eramanda, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 18:45 inguruan gertatu da, herrirako sarreran. Larrialdi zerbitzuak ohartarazi dituzte, baina gizona berehala zendu da.

Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian istripua nola gertatu den argitzeko.

                   

                   

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Tolosa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trenen Istripuak