Gizartea -

Nafarroa

Motorreko bizikleta bat zeraman gidabaimenik gabeko gazte bat atxilotu dute Noainen

Ibilgailu hori gidatzeko, AM motako baimena behar da, hau da, ziklomotor-baimen zaharra. Bizikletak, gainera, ez zuen balaztarik ezta argirik ere.

Foruzaingoak ibilgailuaren argazki hau argitaratu du.
Foruzaingoak ibilgailuaren argazki hau argitaratu du.
Motordun bizikleta baten gidaria inputatu dute Noainen

0:23

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak gidabaimenik ez duen 24 urteko gizon bat atxilotu du Noainen, gasolinako motorra zuen bizikleta bat bide publikoan gidatzea egotzita. Motorra akoplatuta duenez, ibilgailu hori gidatzeko AM motako baimena izan behar da, hau da, ziklomotor-baimen zaharra. Bizikletak, horrez gain, ez zuen balaztarik, ezta argirik ere, eta, gainera, gidariak ez zeraman kaskorik.

Noaingo Real kalean harrapatu zuten gaztea. Automobilaren Delinkuentziaren Taldeko agente batzuek gasolinako motorra zuen bizikleta bat ikusi eta geldiarazi zuten, ibilgailua eta gidaria kontrolatzeko. Ibilgailua ez zegoela homologatuta egiaztatu zuen Foruzaingoak, eta oinarrizko segurtasun-neurri batzuk ez zituela baieztatu zuen; besteak beste, ez zuen ez balaztarik ez argirik. Ziklomotorra zenez, halaber, gidariak kaskoa izan behar zuen, baina ez zeraman halakorik.

49 zentimetro kubikotik gorako motorra duenez, AM motako gidabaimena behar da horrelakoak gidatzeko, baina gidariak ez du horrelakorik; hortaz, delitua egotzi zioten.

Motorizazio kit horiek Interneten bidez erosi ahal dira, baina, erabiltzen badira, ibilgailuek IAT berezia gainditu behar dute, homologazioa jasotzeko; izan ere, ibilgailuan aldaketa tekniko edo mekanikorik eginez gero, nahitaez egin behar da. IAT berezi hori gaindituko ez balu, kautelazko neurri gisa, baliteke ibilgailua geldiaraztea.

Argiketaren izapideak amaituta, atxilotua aske utzi zuten, baina Agoizko epaitegira joan beharko du laster.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Foruzaingoa Noain albisteak Bidegorriak Euskadin