Gizartea -

Araba

Gizon bat hil da kamioi batek harrapatuta A-1 errepidean, Agurainen

Ertzaintzak ikerketa jarri du martxan oinezkoa kamioiak jo duen errepidera borondatez sartu den zehazteko.

Larrialdi zerbitzuak, istripuaren lekuan. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Larrialdi zerbitzuak, istripuaren lekuan
Gizon bat hil da A-1 errepidean, Agurainen, kamioi batek harrapatuta

0:40

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da Agurainen (Araba), A-1 errepidean, Madrilgo noranzkoan, kamioi batek harrapatuta, Segurtasun Sailak adierazi duenez.

18:30ean izan dute larrialdi zerbitzuek istripuaren berri. Suhiltzaileak, osasun langileak eta Ertzaintza bertaratu dira istripuaren tokira, baina ezin izan dute ezer egin gizonaren bizia salbatzeko.

Ertzaintzak ikerketa jarri du martxan oinezkoa kamioiak jo duen errepidera borondatez sartu den zehazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Eguneko albisteak Agurain Albisteak Harrapatzeak