Gizartea -

gertaera

Familia bereko lau kide intoxikatu dira Iruñean, karbono monoxidoa arnastuta

Guraso eta seme-alabak Urdanoz Taldeko etxebizitza batean bizi dira, eta ospitalera eraman behar izan dituzte goizaldean.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko familia bateko lau kideak, gurasoak eta seme-alabak, larri eraman dituzte Nafarroako Ospitalera gaur, osteguna, karbono monoxidoa arnastuta, butano gasaren instalazioan izan den ihesaldi batek eraginda, lehen ikerketen arabera.

Nafarroako Gobernuaren arabera, 01:52an jaso dute deia larrialdietarako zerbitzuan, Urdanoz Taldeko familia batek intoxikazio zantzuak zituelako.

Abisua jaso ondoren, Cordovillako suhiltzaileak, medikuak, anbulantziak eta Udaltzaingoaren agenteak bertaratu dira.

Medikuek laurak artatu eta gero, ospitalera eraman dituzte, anbulantzian.

Suhiltzaileek gas instalazioa aztertu dute, eta, etxebizitza aireztatu ondoren, CO maila normaltasunera itzuli da.

Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertaeraren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak