Gizartea -

Alacanten atxilotuta

Senarraren maitalea hiltzeagatik 50.000 euro ordaindu ditu

Hilketaren eragileak senarraren langileak kontratatu zituen sikario bat bilatzeko. Sikario horri senarraren maitale kolonbiarra hiltzea agindu zioten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumezko suitzar bat Javean, Alacanten, atxilotu dute ustez senarraren maitale kolonbiarra hiltzeko enkargua egin eta horren truke 50.000 euro ordaintzeagatik. Hilketa senarraren "gorilen" bitartez "kontratatu" zuen. Senarra, alemaniarra, zorrak indarkeria erabilita kobratzeko gaizkile talde baten burua da.

Iragan ostegunean, 46 urteko emakumezkoa eta beste bost pertsona, senarra tartean, Javean atxilotu zituzten 2010eko apirilaren 15ean izandako ordaindutako hilketa batekin zerikusia dutelakoan.

Polizia Nazionalaren ikerketen arabera, hilketaren eragileak senarraren langileak kontratu zituen sikario bati senarraren maitalea hiltzeagatik ordaintzeko.

Sikarioa, poloniarra baina Suedian bizi dena, Deniara (Alacante) joan zen iragan urteko apirilean 34 urteko kolonbiarra hiltzeko, Polizia Nazionalak bidlaitako komunikatuaren arabera.

Nazioarteko bilaketa

Hiltzailea mozorrotuta joan zen biktimaren etxera 2010eko apirilaren 15ean. Emakumezkoa bakarrik bizi zen eta hiru tiro eman zizkion 22LR kalibreko pistolarekin.

Hilketaren ondoren, hilketaren eragilearen etxebizitza batean izkutatu zen eta handik egun batzuetara Espainiatik alde egin zuen. Hiltzailea dagoeneko identifikatu dute eta bere bila dabiltza nazioartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea